2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Hobetu edo kaltetu?

Blog honetan ikusi egin fugun bezala, aplikazio asko daude tabletetan erabiltzeko, umeen zenbait gaitasun eta esparru hobetzeko. Baina tableten erabilpena hobetu edo kaltetu egiten du komunikazioaren garapena?

Jorge García Caballerok galdera bat ematen digu, jakiteko hobetzen edo kaltetzen duten: Umeak komunikatzaile bat erabiltzen badu ez du inoiz hitz egingo? Galdera honek bi erantzun ditu: BAI eta EZ.

BAI kaltetu egiten du:
Tabletak txarto erabiltzen baditugu, ez bagara formatzen, metodologia ez badugu aplikatzen etab. kalte daiteke, ez bakarrik hitz egiterako orduan, baizik eta beste esparru edo arlo batzuetan (arauetan, harremanetan ...). 
Jakin behar dugu tabletak ez direla jostailu hutsak, eta beraz ezin dugu bakarrik erabili entretenimendu bezala erabili beti.
Behar-beharrezkoa dugu erabiliko ditugun aplikazioak edo programak oso ondo ezagutzea eta interbenzio olan bat integartzea, plan honek familia, hezitzaileak eta profezionalak inplikatu behar ditu.


EZ du kalterik egiten, baizik eta BAI hobetzen du:

Tabletak laguntzen dute kanpoko mundua hobeto ulertzen irudi eta soinuen bidez. Posibilitatea ematen dute hobeto adierazteko eta gure mundua ulertzeko.
Tabletak ez dute soilik, komunikazio arloan erabiltzen baizik eta bisitzajko beste esparruetara ere erameten da (arauak, harremanak, ordutegiak ..)
Erabiltzen diren programak moldatu eta egokitu behar dira umearen beharretara eta gaitasunetara, horrela izanda ez da fase batean estankatuta geratuko baizik eta pixkanaka-pixkanaka fase berri batera pasatuko dela.


Laburbilduz, gauza guztiak bezala, erabilpen on batekin, umearen gaitasunak eta konkretuki komunikazio gaitasuna hobetuko du, baina erabilpena desegokia izan ostean kaltetu egingo du.

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Emintza app






Emintza bi fundazio ezberdin sortu duten tresna digital bat da. Bi fundazio horiek Poiklinika Gipuzkoako Dr. Carlos Elosegui Fundazioa eta Oragen Fundazioa dira.
Aplikazio honen gelburua komunikazio-gaitasunak handitzea du helburu, hainbat eta hainbat pertsona gaitaun hori ez dute gaitasun hori garatu edo galdu egin dute.
Tresna hau erabiltzen duenak beste pertsonekin komunikatzeko gai izango da, eta era berean bere agenda sustatzen du.
Progama honek dohainik dago eta edozein ordenagailutarako edo tabletarako dago diseinatuta. Aldi berean nahi dugun bezala pertsonalizatu dezakegu: hizkuntza, irudiak, testuak, soinuak etab. 

Bideo honetan ikusiko dugu nola funtzionatzen den eta nola pertsonalizatu daitekeen emintza:



 



 Bideo honetan iusten dugu nola Joanes Olaizolak autismoa duen mutil batek, kapaza den besteekin komunikatzen tresna honen bidez. Gai da esukaraz eta gazteleraz esladiak modu egoki eta ulergari batean osatzen. Esaldiak ondo egiteaz gain, tabletaren soinua imitatzen du, eta beraz, Joanesen komunikazio gaitasuna pixkanaka-pixkanaka handitzen doaz.

Aplikazio honen irudiak eta ahotsak oso argiak dira eta beraz, onek egiten duena da erabiltzaileek modu egokian erabiltzea eta den-dena ulertzea.


 https://www.youtube.com/watch?v=t3094B8Pt7g&spfreload=10




2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Mariaren Bidaia


Bloga egiteko asmoz hasi naiz interneten informazioa bilatzen eta youtuben "El Viaje de María" aurkitu dut. Bideoa ikusi bezain laizter pentsatu dut blogean sartzea oso poita iruditu zaidalako. Baina ez zuenez IKT-ekin zerikusirik ez nuen jarriko. geroago zenbait aplikazio bilatzen ikusi egin dut aplikazio asko daudela ume autisten egunak planifikatzeko, eta horrek, plakinifikazioa, bideo honetan agertzen den ideia bat da, beraz hemen dago Mariaren bidaia.


 https://www.youtube.com/watch?v=qxLeb5y6p7s&spfreload=10

2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Zenbait app


Aurreko astean bezala, gaur ere, aplikazioei buruz jarraituko dugu hitz egiten, baina gaur beste esparru batera begira.

IKASKUNTZA TERAPIAK: DTT eta ABA

 

  1. Autismo interactivo lite:  irudi errealen,
    audioen, bideoen eta soinuen bitartez,
    umeak ohitu ahalko dira oinarrizko kontzeptuekin.



     
2. Learn with Rufus: numbers. Tutorial bat eta bost joku zenbakien zekuentziak ikasteko.
3. Learn with Rufus: boys and girls. Tutorial bat eta bi joku nesken eta mutilen aurpegien ezaugarriak ikasteko.
4. Learn with Rufus: gropus and catagories. koloreen, formen, animalien, fruiten eta beste objektuen taldeak eta kategoriak ikasteko.


5.- Special words. Irudiak eta soinuak erabiliz, laguntzen du umeei hitz idatziak ezagutzen. 4 nible daude aplikazio honetan, non aktibitateen zailtasuna igo egiten da. Aplikazio honek 20 euroko prezioa du.

6. Touch. Aplikazio honen bitartez animaliak, zenbakiak, koloreak, formak eta hitzak ikasi dezakete.


 Momentuz hemen utziko ditugu aplikazioak eta hauen esparru ezberdinak. Baina gai hau utzi baino lehen, esan beharra dago aplikazio ugari daudela bai Android sisteman bai IOS sisteman, gainera askok doain aurki ditzakegu. Eta aipatu ditugun baino esparru gehiago ere lantzen dira erabilgarri aurkitzen ditugun aplikazioetan. Adibidez: jokuak, lenguaia eta ahozkera lantzeko, trebetasun motorrak lantzeko, anilisien datuak jasotzeko etab.









2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Zenbait app


Teknologia berriek, laguntza asko eskeintzen dute ume autistei eta haien gurasoei. Apple-ko eta Android-ko aplikazioek laguntzen diete trebetasun ezberdinak garatzen.  APP bakoitza alor ezberdin bat garatzeko zuzenduta dago.

Jose Ramón Alonso doktoreak zenbait aholku ematen digu jakiteko onak diren ala ez. Hona hemen apliazioek eduki behar duten ezaugarriak:
  • Dibertigarriak izan behar dira.
  • Ikaskuntza sustatu behar dute.
  • Erabiltzeko errazak izan behar dira.
  • Flexibiltatearekin egon behar dira diseinatuak, eta aldi berean funtzio bakar bat lortzeko zuzenduak.
  •  Interfaza argi nabaritzea eta desberdintzea.
  • Jardueraren tenpoa alda izatea.
  • Edukiak moldagarriak eta malguak izan behar dira.

Aplikazio gehienak ingelesez egon arren, gazteleraz eta euskeraz ere aurki ditzazkegu. Hemen izendatuko ditudanak erdaraz egongo dira, baina esan dudan moduan, beste hizkuntzatan hainbat eta hainbat aurkitu ahal ditugu Androiden eta IOSen.


EMOZIOAK LANTZEKO APP-ak 

 

  1. Proyect@emociones. Emozioak lantzen dira eguneroko egoerak erabiliz. Aplikazio honek erderaz aurki dezakegu eta gainera dohainik da. 


2. Learn with Rufus: Emotions. Ikaskuntza aktibitate eta bi joku sentimenduen adierazpena praktikatzeko. 4 euro gutxi gorabehera.

 https://www.youtube.com/watch?v=LEm_RxfCX5M&spfreload=10

3.- Touch emotions: ikaskuntzaren lehen etapan dauden harrei laguntzen die, aurpegiko eta emozioen espresioak irakasten.

4.- Training faces: emozioen ezagutza hobetzeko eta emozioen zergatiak lantzeko.

2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

AUTISMOA ETA HAREN SINTOMAK

Blog honi hasiera emateko zer den autismoa eta haren ezaugarriak azalduko ditut.

Autismoa, garunaren trastorno bat da. Beste pertsonekin sozializatzeko eta komunikatzeko arazoak izaten dituzte. Autismoaren sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira. Eta zeintzuk dira sintoma edo sindrome honen seinaleak?
1. Interakzio soziala oso baxua da.  Ez du kontatu fisiko ez bisualik mantentzen edota gauzak atenzio handiz begiratzen ditu.
Autismoa detektatzen.
2.- Enpatia falta dute:  zailtasunak dituzte besteen eta beraien emozioak interpretatzeko.
3.- Komunikazio zailtasunak dituzte: komunikazio berbalean eta ez berbalean.  Ez dute ez ahozko ez gorputzaren hezkuntza behar bezala erabiltzen edo ezagutzen.
4.- Mugimendu esteriotipadoak egiten dituzte, behin ta berriz errepikatzen.
5.- Ordenak edo rutinak asko aztoratzen.














2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Blog Berriaaaa!!!





Blog honetan bi gai oso interesgarri batuko ditut: Autismoa eta IKTak. Ikusi egingo dugu nola IKTak lagundu dezakete Haur Hezkuntzako haurrei. Zer eskainiko du TIKak ikasleei? Eta irakasle eta familiei?